Kontaktatu

Jatorria

 

IMQ Virgen Blanca Klinika, Virgen Blanca Klinikako Sozietatearen ondorengoa dugu, hain zuzen 1965ean sortu zena.

1969 Jatorria: Virgen Blanca klinikako sozietatea

1969 origen

IMQ Virgen Blanca Klinika, Virgen Blanca Klinikako Sozietatearen ondorengoa dugu. Hasierako klinika 1969an abian jarri zen,1965ean medikuntza arloko hogeita bost kidek egin zuten hitzarmenari esker.

Egitasmoa Pascual Perea arkitektoaren zuzendaritzapean martxan jarri zen. Hasiera batean, klinikak zazpi solairu zituen, horien artean bat estalpean. Bertan, 151 ohe, lau ebakuntza gela dagozkien zerbitzuekin, erradiologia eta laborategi gelak, bai eta erditze zein jaioberrien gelak.

2008 Punta puntako klinika

Rectangle 10

80. hamarkadan zehar, diru ekarpen handia egin zen gelak behar bezala atontzeko, hau da, ordurako beharrizanetara egokitzeko. 90. hamarkadaren erdialdean, berriz, medikuntzak eta diagnostiko zein kirurgia arloko teknikek garapen handia izan zutenez, eraikina berriro egokitu behar izan zen. Hortaz, kirurgia teknika, botika eta tratamendu berriak gehitu behar izan ziren, garai hartako medikuntzara egokitutako kalitatezkoak zerbitzu modernoak eskaintzeko.

Modernizazio prozesu hori 2008an amaitu zen, Virgen Blanca Klinika “ Da Vinci” kirurgia robotikoa ezartzeari esker, estatu mailako medikuntza pribatuan zentro aitzindari gisa bilakatzean.

2012 IMQ Virgen Blanca klinika

Rectangle 9

IMQ klinika akziodunen artean lehendik egon arren, eta nahiz eta 2001erako partaidetzaren gehiengoa izan, Virgen Blancaren eta IMQ taldeko Vicente San Sebastian kliniken bat-egitea ez zen 2011ra arte gauzatu. Une horretatik aurrera elkarrekin ekin zioten, bi osasun-zentroak bilduz eta berregituraketa baten ondorioz, IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca osatuz.

Klinika bat, bi azpiegitura: Zorrotzaurre eta Virgen Blanca

Rectangle 11

IMQ Virgen Blanca Klinikak IMQ Zorrrotzaurre Klinikak egiten duen lana osatzen du. Bi klinikek batera egiten dute lan, proiektu asistentzial bera aurrera eramateko eta IMQk bere pazientei eskaini nahi dien kalitate eta zerbitzu bikaintasuna indartzeko.

Duela gutxi Institutu Kirurgiko Traumatologiko moduan berregituratutako erakin hau bilakaera oso baten adibidetzat aurkeztu da. Bilakaera horretan talde osoak hartzen du parte eta lanean dihardu dauden eragile sozial guztien beharrizanei ahalik eta hobekien erantzuteko: paziente, profesional eta gizartearenak.

IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu