Kontaktatu

IMQ Virgen Blanca

Errehabilitazio Unitatea

Zure beharretara egokituta dauden programa espezifikoei esker, zure egoera funtzionala hobetzen lagunduko dizugu.

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Errehabilitazio Unitatea

Atal honetako xedea desgaitasun fisiko edo neurologikoa duten paziente anbulatorioei edo/eta ospitaleratuei laguntza ematea da, errehabilitazioko diagnostiko, balorazio eta tratamendu egoki eta eragikorrean oinarrituta, prozesu osoan asistentziaren segurtasuna bermatuta, informazio osatu eta egokia nahiz "banakako" tratua emanda, bakoitzaren ingurunera baldintza onenetan edo bizi kalitatea hobetuta bueltatu daitezen.

Errehabilitazio medikuarengana joaten den pazientearekin lehenengo elkarrizketa, miaketa fisikoa eta ondoren behar izango den informazio guztiaren bilketa egitea eta proba osagarri gehiago egin behar den baloratzea.

Informazio horrekin, egindako diagnostikoan oinarrituta, egin beharreko tratamendua zehaztuko da, paziente bakoitzaren beharrizan fisiko edo/eta funtzionalen araberako banakako errehabilitazio programa ezarrita.

Plan edo/eta programa hau fisioterapeuta talde espezializatu bati helaraziko diote. Haiek ezarriko dituzte planak eta eten bako harremanetan egongo dira errehabilitazio medikuarekin, errehabilitazioari dagokionez paziente bakoitzarekin ezarritako helburuetan ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.

Virgen Blancan eskainitako Errehabilitazio Tratamenduei lotutako zerbitzuen zorroaren barruan hurrengo arlo edo espezialitateak daude:

  • Fisioterapia neurologikoa:

    Hartutako garuneko kaltea. Bizkarrezur muineko lesioak. Garuneko Paralisia Muskuluetako asaldura eta minak Buruko minak. Neuropatiak. Esklerosi anizkoitza. Parkinsoneko gaixotasuna.). Miastenia larria. Distrofia muskularra.

  • Fisioterapia osteomuskularra:

    Bizkarrezurreko koadro mingarriak eta giltzaduretan sortutako mina: Tendinitisa, burtsitisa, fibromialgia, artritisa, zerbikalgia, lunbalgia, hezurrak haustea, luxazioak, bihurritua, etab.

  • Fisioterapia zoru pelbikoa hobetzeko

    Gernu ihesa; Txizalarri izatea; polakiuria; Eginkari edo puzker ihesa; organoen jaitsiera (prolapsoa); perineoko mina; idorreria terminala haurdunaldian eta erditze ostekoan; disfuntzio sexualak, etab.

  • Fisioterapia linfatikoa:

    Ebakuntzaren eta tratamendu onkologikoaren osteko edema; Sortzetiko edo hartutako linfedema; Zelulitisa; Barizeak; Fibromialgia; Hanka nekatuak; Hematomak; Artritisa, artrosia eta eremu bigunetako afekzioak; etab.

  • Arnas fisioterapia:

    BGBK Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa, asma, fibrosi kistikoa, ebakuntzen osteko gaixotasun neuromuskularrak, etab.

Tratamendu hauek ospitalearen barruan eman daitezke (ospitalizazio solairuan sartutako pazienteak), betiere hori agintzen duen mediku espezialistaren jarraibideak beteta; edo modu anbulatorioan, bigarren solairuko instalakuntzetan, errehabilitazio medikuak ezarritako agindu eta fisioterapia planari erreparatuta.

Teknologia

Fisioterapiaren eremuan, hainbat teknikatarako ekipoak dauzkagu: elektro estimulazioa, ultrasoinua, izpi infragorriak, parafina bainua, tens delakoa, mikro uhinak, uhin laburra. Virgen Blancak kualifikazio handiko fisioterapeuta taldea dauka. Haien tratamenduak ezartzeko, hurrengo baliabideak erabiltzen dituzte:

  • Zinesiterapia: gaixotasunak tratatzeko gorputzaren mugimendua erabiltzen du.
  • Termoterapia: Bero lanparak erabiltzen ditu tratamenduan. Infragorriak.
  • Krioterapia: Hotza erabiltzen du gaixotasunen tratamenduan.
  • Elektroterapia: Korronte elektrikoak erabiltzen ditu.
  • Masoterapia: Masaje motak ezartzea.

Errehabilitazio eremu anbulatorioa (fisioterapeuta taldeak tratamendua ezartzeko erabiltzen duen lekua) 2. solairuan dago eta gimnasioa eta banakako 7 box dauzka.

Taldea

Elkargoa lan handia burutzen dabil intrusismoaren kontra borrokatz zeko. Fisioterapia unibertsitateko prestakuntza duen osasun lanbidea da. Bere eskuduntzak osasun lanbideak antolatzeari buruzko legean jasota daude. Fisioterapiako gradu titulua (4 urte).

  • Marta Diez
  • Raquel Navarro
  • Lorea Echevarria
  • Aintzane Barrenetxea
  • Ana Castillo

Ohiko galderak

Fisioterapeutok unibertsitate-tituludun profesionalak gara eta legez gaituta gaude hurrengo alorretako teknikak ezartzeko: esku terapia, osteopatia, drainatze linfatikoa, bendaia funtzionala, bizkar eskola.. Orain daukazun patologia fisikoari aurrea hartzeko, hura artatzeko edo arintzeko asmoz egiten da. Fisioterapeutok elkargoan behar den moduan izena emanda dugu eta etengabeko prestakuntza jasotzen dugu. Masajeak edo osteopatia tratamendua prestatzeko dauzkagun beste baliabide batzuk dira, baina ez dira berez osasun arloko lanbideak. Errehabilitazio medikuarekin batera lan egiten dugu.

Arropa erosoa eraman, tratamenduekin batera ia beti ariketak egiten direlako, edo luzaketak edo kremak hartzea... Sorbaldako edo belauneko patologien kasuan, badira mangabako kamiseta edo praka laburrak ekartzea nahiago duten pazienteak, baina hori ez da beharrezkoa, izan ere, tratamendua banakako box batean egiten da. Horrelakorik edukitzekotan, azken txosten edo proba diagnostikoak ekarri. IMQk trukatutako saioen bolantea.

Errehabilitazio medikuak ezarriko du horren maiztasuna, patologiaren eta bilakaeraren arabera. 40 minutuko 15 saio izaten dira gutxi gorabehera, astelehenetik ostiralera. Prozesu kroniko batzuetan, urtean bitan errehabilitazioko taldera jotzea gomendatuta dago bizi kalitatea hobetze aldera.

Lehenengoa fisioterapia saioaren ostean mina, giharretakoa edo bestelako mina sentitu dezakegu eta erabat normala da hori: Izan ere, masajea eta mobilizazioak bezalako teknikak ezartzen ditugu minduta zein blokeatuta dauden edo mugimen urria duten eremuetan. Gorputzak tratamenduari erantzuten diola eta arazoa konpondu nahian dabilela adierazten duen seinalea izaten da.

Sentsazio hauek 24 -48 ordutan desagertzen dira.

Hala ere, beti jakinarazi behar dizkiguzu minaren eta larruazalaren kolorean edo tenperaturan izandako aldaketak. Ez da beharrezkoa analgesikorik edo AINES hartzea tratamendua baino lehen edo horren ondoren, errehabilitazio medikuak agindu dituenean izan ezik.

Bai, badoaz, betiere horiek eragiten dituen arrazoia ezabatzen bada eta blokeatutako eremua mugitzen badugu.

Uzkurdura muskuluaren edo haren atal batean ematen da, hau da, ez da erlaxatzen. Traumatismoengatik, lan edo ohitura sedentario edo errepikakorrengatik, jarrera txarrengatik... izan daiteke.

Hainbat teknikaren bidez (masoterapia, luzamenduak, elektroterapia...) mina arintzen lagunduko dugu. Gainera, uzkurdurak berriro agertu ez daitezen, hainbat laguntza emango dizugu: bizkarra zaintzeko eskolak, gorputzari buruzko kontzientzia, ariketak, luzamenduak (taulak).

Tresna biak mina arintzeko eraginkorrak dira eta orokortzea zaila da, patologiaren eta bilakaeraren arabera bat edo bestea hobea delako.

Hanturako prozesu akutu batean (bihurritua, tendinitisa, kontusioak, haustura fibrilarrak, ebakuntzak...); hasierako 48 orduetan hotza ipintzea komeni da, larruazalaren gainean trapu batekin eta 8 minutuz. Bizkarreko minetan (lepoaldea, bularraldea, gerrialdea) hobe da bero sikua jartzea manta elektriko batekin, hazi-saku batekin, hot pack batekin, ordu erdiz.

Drainatzeko eta masaje baskularreko efektua lortzeko, bero-hotza-bero kontraste bainuak erabiltzen ditugu. Fisioterapiako tratamenduan une bakoitzean adieraziko dizugu zer eta nola komeni zaizun ezartzea.

Bai, jakina, izan ere, hainbat eragilek ahultzen dute emakumearen zoru pelbikoa: haurdunaldiko pisua, idorreria, kirol praktikak... Gainera, erditu ostean abdomeneko zingila sendotu behar da, berdin erditze naturala edo zesarearen bidezkoa izan den, batez ere, abdomeneko edo inpaktuko edozein ariketari ekin baino lehen (korrika egin...). Gimnasia abdominal hipopresiboko kegel izeneko ariketak modu pertsonalizatuan irakatsiko dizkizugu. Gainera, zesarearen orbana artatuko dugu atxikidurarik ez egoteko eta arin nahiz erabat sendatzeko gomendioak emango dizkizugu.

IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu