- Zure historia klinikoa, beti ON.
- Plataforma multigailua

IMQ app-a
IMQ app-ari esker, mugikorra erabiliz IMQn eskaintzen dizkizugun osasun-zerbitzu digital guztietara sarbidea izango duzu. Hori guztia zure datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen duen sistema eraginkor batek babestuta.
Nola eman izena
IMQ app-an izena ematea oso erraza da. Deskargatu besterik ez duzu egin behar. Zure mugikorretik egin dezakezu esteka honen bitartez https://imqon.imq.es.
Gainera, app-ean izena emateko erabilitako erabiltzaile eta pasahitzarekin hemen sar zaitezke bulego online zure IMQ aseguruko izapideak eta kudeaketak mugikorretik edo ordenagailutik egiteko.
Historia kliniko digitala
Zure historia klinikoa eta zure familiarena beti eskura izango duzu. Bertan zuk emandako informazioa eta arreta eman dizuten medikuena jasota geratuko da (patologiak, txostenak, analisiak...)
- Erabat txukun.
- Edonon eta edonoiz ikusgai.
- Zure mediku aholkulariak kodetuta eta balioztatuta.
- Behar duzun bakoitzean emailez bidaltzeko edo inprimatzeko aukerarekin.
16 urtetik beherako zure seme-alaben historia klinikora sarbidea eska dezakezu app-aren bitartez, Konfigurazio ataletik.
Zerbitzu digital gehiago
-
IMQ app-ari esker ez duzu osasun-aseguruaren txartela gainean eraman behar izango. App-ean izena eman ondoren, hasierako orrialdeko sarrera azkarraren bitartez zure polizara lotutako txarteletara sarbidea izango duzu, hartzaile izan zein aseguratu nagusia izan. Gehiago ikusteko
-
IMQ bezeroa bazara eta app-a deskargatzen baduzu, txat medikoa erabiltzeko aukera izango duzu. Bertan, erabiltzaileak emandako informazioa kontuan hartuta, mediku aditu batek aholkularitza eskainiko dizu. Aurrera, egiguzu lehenengo kontsulta!https://www.youtube.com/watch?v=CIHyzyF8Bsc
-
IMQ app-ak bideo-kontsultak egiteko aukera eskaintzen dizu. Gida Medikoan aukera hau eskaintzen duten profesionalen zerrenda aurkituko duzu. Eta IMQkoa izateagatik eskura duzun zerbitzu honetara sarbidea egiteko informazioa hurrengo bideoan ikus dezakezu. https://www.youtube.com/watch?v=CIHy9yFIBsc
-
IMQren online bulegoan hitzorduak hartu eta ezeztatzeko aukera duzu. Gure Gida Medikoan aukera hau eskaintzen duten profesionalen zerrenda aurkituko duzu. Erabilerari buruzko argibideak hurrengo bideoan ikus ditzakezu: https://www.youtube.com/watch?v=CIHyz6F2Bsc
-
Mediku aholkulariaren ardura da orientabidea, laguntza, aholkularitza eta batez ere osasuna sustatzeko jarduerak eta zaintzeko prebentzioa eskaintzea. Era berean, zure historia klinikora gehitzen duzun informazioa aztertzeaz eta balioztatzeaz arduratzen da. Harremanetan jar zaitezke telefonoz, bideo-kontsulta eginez edo mezu pribatu bat bidaliz eta bertan dokumentuak erantsita. 24/48 ordutan erantzuna jasoko duzu gehienez ere. https://www.youtube.com/watch?v=CI9y0y0s0s0
-
Zure medikua edo IMQ zentroa arin eta erraz aurkituko duzu app-eko bilatzailearekin. Gainera, bilaketak findu daitezke datuak aukeratuz: online hitzordua edo bideo-kontsultak egiten dituztenak, mapan kokatu...
-
Gure app-aren alerta-sistemari esker IMQn dituzun hitzorduak eta botikak hartzea gogoraraziko dizugu. Erabilera erraza da. Hurrengo bideoan ikus dezakezu. https://www.youtube.com/watch?v=96HyzyFRBsc
-
Zerrenda bat osatu gogokoen dituzun profesional eta zentroekin.
-
Polizaren hartzailea baldin bazara, gure online bulegoan zure ordainagiriak ikus ditzakezu. https://www.youtube.com/watch?v=CIHyz1FQ8sc
-
Orain, online bulegoaren bitartez baimenak ikusi eta eskatu ditzakezu.