- Adinekoen autonomia falta dela eta, IMQ Laguntzak merkatuko soluzio guztiei buruzko informazioa eskaintzen dizu.

Zer da?
IMQ Laguntzak arlo soziosanitarioan orientabide eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, pertsona nagusien beharrizanak hobeto betetzeko, bai sektore publikoak bai pribatuak eskainitako zerbitzuen inguruan.
NORI DAGO ZUZENDUTA?
IMQko bezeroei eta haien senideei.
ZER DAUKA BARNE?
Orientabidea eta aholkularitza hurrengo gaietan:
- Etxez etxeko laguntza
- Etxez etxeko janaria
- Laguntza teknikoen edo tresnen alokairua: aulkiak, ohe artikulatuak, koltxoiak, kuxinak, garabiak, etab.
- Etxebizitzak egokitzea
- Zaintzaileentzako prestakuntza programak
Zerbitzu anbulatorioak
Zentroak
- Eguneko zentroak
- Suspertze funtzionaleko unitateak
- Tutoretzapeko apartamentuak
- Etxebizitza komunitarioak
Beste batzuk
- Menpekotasunaren Legearen aplikazio praktikoa
- Lege tramiteetan aholkularitza eta laguntza
- Administrazio Publikoek eskainitako laguntza ekonomiko eta zerbitzuen kudeaketa