medikuntza zentroak - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

COVID-19

Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Horretarako, pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartu dira.

Kontsulta eta zerbitzu guztiak aurretiko hitzorduarekin egingo dira, erizaintzako erradiografiak eta analisi klinikoak barne. Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.

Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Zentroko sarreran paziente guztien tenperatura hartuko da.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitzeko garbiketa-gelak egongo dira.
•    Zentroetan ez dago COVID-19. Hitzorduaren aurreko hamalau egunetan sukarra, eztula edo bestelako arnas sintomak izanez gero, zentroari jakinarazi behar zaio eta kontsulta telefonoz egin behar da.

2012an zugandik oso hurbil eta Gros auzoan Zurriolako hondartzaren aurrean, hain zuzen ireki zen Gipuzkoako zentro mediko-kirurgikorik nagusiena. IMQ Zurriolak 600 m2 baino gehiago ditu, 27 espezialitate mediko-kirurgiko dituzten gure 40 profesional medikoek osasun arretarik onena eskaintzeko.

Zentro honek odol analisiak egiteko zerbitzua eskaintzen digu goizeko 08:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 19:30era. Eta zentroa irekita dagoen bitartean, erizaintza eta irudi bidezko diagnosia egiteko zerbitzua.

Zentroko ekipamendua merkatuan bereizten da, ematen duen kalitatezko eskaintza osoagatik. Honako hauek barne hartzen ditugu: erresonantzia magnetiko irekia, erradiologia konbentzionala, ekografoa, mamografoa, ortopantomografoa, ekokardio, 4Dko ekografoa, etab.

Horrez gain, zentroak kirurgia handi anbulatorioko ebakuntza gela dauka suspertzeko hiru boxerekin. Bertan hurrengo ebakuntza egiten ditugu: endoskopiak, kataratak, betazaleko kirurgia, barizeak, etab.

Bestalde, Fisioterapia Unitatea dugu erabilera anitzeko gimnasioa eta edozein fisioterapia eta errehabilitazio tratamendu egiteko banakako 6 box dituena, hori bai zentroa irekita dagoen bitartean.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION