medikuntza zentroak - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

COVID-19

Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Paziente guztiak artatuko dira, eta lehentasuna emango zaie dagoeneko hasita dauden eta gaur egun kritikoak diren tratamenduei, bai eta atzeratu ezin diren azterketei ere.


Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.


Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitu beharko dira eta horretarako garbiketa-gelak egongo dira.

IMQ Deusto errehabilitazio-zentroa Vicente San Sebastian klinikaren antzinako eraikinetan dago, Madariaga etorbideko 13. zenbakian. Diziplina anitzeko errehabilitaziorako talde bat du, medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko medikuek eta fisioterapeutek osatutakoa, errehabilitazio eta fisioterapia eskaintzeko abangoardiako teknika eta tratamenduekin.

Gure Deustuko errehabilitazio-zentroan perineoko fisioterapia espezialista bat dago, pelbis-lurzoruaren disfuntzioak tratatzeko, hala nola, gernu-inkontinentzia eta/edo fekala, prolapsoak, perineoko mina eta sexu-arloko beste patologia batzuk. Disfuntzio horiek gizonengan zein emakumeengan gerta daitezke.

Bere instalazioetan fisioterapiako 5 box, errehabilitazio-kontsulta miaketa-gelarekin, fisioterapia tratamendu guztietarako erabilera anitzeko gimnasio guztiz hornitua eta pelbis-zorua errehabilitatzeko gunea daude.

Mediku errehabilitatzaile batekin aurre-kontsulta bat egiten dugu beti. Eta jarraipena egiteko beste bat, alta eman edo tratamenduarekin jarraitzeko.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION