Centros IMQ - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

centro medico bilbao

COVID-19

Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Horretarako, pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartu dira.

Kontsulta eta zerbitzu guztiak aurretiko hitzorduarekin egingo dira, erizaintzako erradiografiak eta analisi klinikoak barne.

Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.


Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Zentroko sarreran paziente guztien tenperatura hartuko da.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitzeko garbiketa-gelak egongo dira.
• Zentroetan ez dago COVID-19. Hitzorduaren aurreko hamalau egunetan sukarra, eztula edo bestelako arnas sintomak izanez gero, zentroari jakinarazi behar zaio eta kontsulta telefonoz egin behar da.

Bilboko erdigunean kokatuta dago, kalean bertan dagoen lokal batean. 2011n irekitako diziplina anitzeko zentro honek gutxi gorabehera 1.200 metro karratuko azalera dauka hainbat eremutan banatuta: 21 kontsulta medikoetan, miaketa kardiologikorako bi gelatan, erauzketa eta erizaintza box 1ean eta bereziki eremu zehatzetan irudi bidezko diagnosia egiteko gunea (eta ekipamendu teknologiko aurreratua duena erradiologia konbentzionalean, ortopantomografia ahobarnekoan, hortzetako eskanerran, ekografian eta densitometrian). Zentro honetan, gure 51 profesional medikoek lehen mailako zerbitzua eta 18 espezialitate mediko-kirurgikoak eskaintzen dizkizute, kalitate osoko arreta emateko.

Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, larrialdietako kontsulta anbulatorioa dugu. Eta eroso senti zaitezen, familia mediku bat zure esku izango duzu, egokitu zaizuna edo zuk nahiago duzuna, eta gainera, etengabeko ordutegian 8:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, aldez aurretik hitzordua eskatu barik 08:00etatik 11:30era odol analisia egiteko zerbitzua duzu, bai eta irudi bidezko diagnosia egiteko 8:00etatik 20:30era (ostiraletan 20:00ak arte).

Zentroak 2015ean ISO 9001 ziurtagiria lortu zuen kalitateko kudeaketa sistema izateagatik eta pazienteei eskaintzen dien zerbitzuagatik.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION