Covid-19a, urteko egunik goibelenari erantsitako faktorea
14/01/2021

Urtarrilaren 18a: ‘Blue Monday’
- “Egun hori urteko goibeltzat jo dela jakiteak gure gogo-aldartea baldintza dezake”.
- Naiara Díaz de Cerio psikologoak aholku batzuk eman ditu animatuta egoteko, “egun horren aztikeriak sorgintzen bazaituzte”.
2005ean, publizitate-kanpaina bat kontzeptu berri batez baliatu zen, zeinaren eskutik, zehaztasun zientifikorik gabeko formula matematiko baten bidez, urtarrilaren hirugarren astelehenari ‘Blue Monday’ (Astelehen Goibela) izena jarri zitzaion, hots, urteko egunik goibelentzat hartu zen.
Aurreko balizko adierazpenari bidea ematen dion egungo formula aldatu egin da sortu zenetik, eta gaur egun hainbat kontzeptu biltzen ditu, hala nola, eguraldia, pertsonen zorra, hileko soldata, Gabonetatik igarotako denbora, urte berriko helburuak alde batera uzten diren denbora, motibazio-maila txikiak eta zerbait egiteko beharraren sentsazioa.
Giza jokabidea aztertu eta ulertzeaz arduratzen den jakintzagai zientifiko den psikologiako profesionalei galdetzen zaienean, argi dute; horiek horrela, Vitoria-Gasteizko IMQ Amarica zentro medikoko psikologo Naiara Díaz de Ceriori hau galdetu dio bere buruari: “Goibel egotea egunak hala diolako? Falta zitzaiguna! Orain urteko egunak gure gogo-aldartea zehazten du”.
Psikologoak azaldu duenez, “‘Blue Monday’ adierazpen hori eguneroko errealitatetik justifikatzeko azalpenak bila ditzakegu, esaterako, urtarrileko aldapa, Gabonetan egindako gastuak eta gehiegikeriak, urtearen hasiera, errutinara, lanera edo ikastetxera itzultzea, besteak beste. Eta aurten, gainera, COVID-19aren pandemia ere sar dezakegu faktoreen zerrendan, baita hark guztion osasunean eta bizi-kalitatean dituen ondorioak ere”.
Naiara Díaz de Ceriok hau ohartarazi du: “argi dago urteko egun hori urteko goibeltzat jo dela jakiteak gure gogo-aldartea baldintza dezake”.
‘Blue Monday’ entzutetsuak zimendu zientifikorik ez duela jakinda ere, IMQ Amarica zentro medikoko psikologoak aholku batzuk proposatu ditu “egun horren aztikeriaksorgintzen bazaituzte (urte osorako balio badute ere)”. Hortxe, zazpi aholkuak:
- Bilatu zuretzako astia eta tokiak entretenitzeko jarduerak egiteko.
- Ez esan zure buruari triste egon behar duzula ‘Blue Monday’ delako.
- Egin jarduera sozialak (aire zabalean badira ere eta teknologia berrien bitartez egiten badituzu ere).
- Egon zaitez aktibo. Mugimenduak gure gogo-aldarteari mesede egiten dio.
- Eguna triste hasteak ez du esan nahi triste bukatu behar duzunik.
- Zerbaitek kezkatzen bazaitu, partekatu pertsona maiteekin.
- Eta astelehen horretan ‘blue’ esnatzen bazara, ez ahaztu egun bat baino ez dela.
Adituak hau gogorarazi du: “egun guztiak ez gara berdin sentitzen”. Halaber, azpimarratu du “aste batzuk badaramatzazu triste sentitzen, egun bakoitzean martxan jartzea kostatzen bazaizu, ez baduzu motibaziorik aurkitzen eta oso larrituta bazaude, beste sentsazio batzuen artean, ez itxaron gehiago eta harremanetan jarri profesional batekin elkarrekin lan egiteko, ongizatea lor dezazun”.
Ez dezagun utzi datak eguna honda diezagun.