-
Gure laguntza mediko-kirurgiko osoena duen mediku asegurua
- Imqren osasun sareko mediku eta zentro guztiak aukeran
- IMQ klinika eta zentroak barne

ZER ESTALTZEN DU?
- IMQ Oro bezero zorrotzengan pentsatuta dago.
- Imajina ditzakezun estaldura guztiak ditu: haurdunaldiak eta erditzeak, banakako gelak lagunarentzako ohearekin, laguntza bidezko ugalketa, bereizmen handiko kirurgia, puntako tratamenduak...
ESTALDURA AIPAGARRIENAK
- Bereizmen handiko kirurgia, teknika aurreratuak barne: parkinson eta epilepsiaren kirurgia, erradiokirurgia eta kirurgia estereotaktikoa, eta hezur-muineko transplantea.
- Tratamendu bereziak: hemodialisia eta arnas errehabilitazioa.
- Laguntza bidezko ugalketa: intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa.
- Ospitaletan egonaldi mugagabea (psikiatrikoan izan ezik: urtean 60 egun).
- Teknika eta tratamendu aurreratuak, urologiako laser berdearen teknika, bihotz errehabilitazioa eta litotrizia muskuloeskeletikoa (talka uhinak) barne.
- Hauek ere estaltzen ditu: protesiak, odontologiako karrakatze eta sustrai-leuntzeak, eta urtean 20 psikoterapia saio...
BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK
- Heriotza dela eta 3.000 euroko istripu asegurua (bezero partikularrentzat bakarrik).
- Bigarren Mediku Iritzia Munduan nabarmentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero.
- Arreta 24 ordutan.
- Atzerrira egindako bidaietan larrialdiko arreta, 12.000 euro arte.
- MQ Ayuda: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza... eta beste soluzio sozio-sanitario batzuk.
- Vidalis: deskontu garrantzitsuak ongizateko zerbitzuetan, esaterako tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen eta ortopedia zentroetan, telelaguntzan, etxez etxeko laguntzan eta beste askotan.
- Mediku baimenak eta beste hainbat gestio zeure online bulegoan.
- IMQ Oro-ren estaldurak eta zerbitzuak (pdf). [pdf, 285 KB]
KONTRATAZIO BALDINTZAK
-
*Deskontua IMQ Urrea poliza berriak 2020/12/31 baino lehen kontratatzen dituzten bezero berrientzat soilik aplikagarria. Deskontua urtero aplikatuko da, poliza berrian indarrean dagoen bitartean, une bakoitzean indarrean dagoen primaren gainean.
Bezero partikularrentzat aparteko deskontuak:
% 4, ordaintzeko era urtekoa denean.
% 5, poliza lau pertsonentzat denean
% 10, lau pertsonentzat baino gehiago denean.Deskontu guztiak metagarriak dira.
-
Kontratatzeko gehieneko adina hirurogeitabost (65) urtekoa da.
-
Aseguruan egoteko adin mugarik ez dago.
-
Urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa, hilekoa.
-
Hainbat zerbitzu erabiltzeagatik ordaindu behar izango duzun aparteko zenbatekoa da.
-
Aseguru medikoan alta egiten denetik polizak estalitakoaren barruko hainbat zerbitzu erabili ahal diren arte igarotako denbora tartea da.
Begiratu polizaren Baldintza Orokorrak gabealdi aplikagarriak zein diren jakiteko.
-
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.ES
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. Inskripzioa
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:- C-0758 inskripzio-gakoa aseguru-erakundeen administrazio-erregistoan (Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia).
- Osasun Publizitateko Administrazio Baimena, Osasun Publizitatearen 171/17 Erregistro zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeaturikoa.
-
Asegurua urrunetik egindako kontratu bidez hartu bada, hartzaileak egutegiko hamalau (14) eguneko epean ezetsi ahal izango du kontratua, kontratua egin zen egunetik zenbatzen hasita. Informazio gehiagorako begiratu Baldintza Orokorrak.
- IMQ Oro-ren baldintza orokorrak [pdf, 929 KB]