- 300.000 € arteko kapitala
- Zerga-onurekin
-
Frankiziarik gabe
-
IMQren bermearekin
-
% 5eko deskontua eta % 10eko deskontu gehigarria IMQ osasun-asegurua edukitzeagatik
ZER DA DEPENDENTZIA?
Pertsonak mendekotasun edo dependentzia egoeran aurkitzen dira autonomia galera baten ondorioz, eguneroko bizitzan, ohiko jarduerak egiteko laguntza handia behar dutenean; eta bereziki, norberaren zaintzari lotutako jarduerak direnean.
ZER ESTALTZEN DU?
IMQ Dependentzia aseguru berriak kalte-ordain ekonomikoa bermatzen du gehien behar duzunean. Autonomia falta edo galera dagoen kasuetan, Dependentzia Handia edo Dependentzia Larria deklaratuz gero, zaintza zerbitzurik zabalena jasoko duzu.
- Dependentzia Handia: pertsonak, eguneroko bizitzan, oinarrizko jarduerak egiteko, egunean hiru edo lau aldiz laguntza behar duenean, baina une oro zaintzaile baten beharrik ez duena eta autonomia pertsonalerako laguntza premia berezia ez duena.
- Dependentzia Larria: pertsonak, bere autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo zentzumen-galeraren ondorioz, eguneroko bizitzan, oinarrizko jarduerak egiteko, egunero sarritan, beste pertsona baten laguntza behar-beharrezkoa duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorraren premia duenean.
ASEGURUAREN ABANTAILAK
- Zuk kapitala aukeratu: 50.000 €-tik hasita 300.000 €-ra arte
- Aseguratu zure eta zure familiaren lasaitasuna
- Zerga-onurekin: primak kengarriak dira
- Frankiziarik gabe
- IMQren bermearekin
KONTRATAZIO BALDINTZAK
-
Kontratatutako kapitalaren % 100aren ordaineta.
Dependentzia Handiko kasuetan kontratatutako kapitala jasoko da. Dependentzia Larrien kasuan, bikoitza jasoko da.
-
- Aseguru hartzaileak gutxienez 18 urte izan beharko ditu.
- Asegurudunak 18 eta 69 urte bitarteko adina izan dezake.
- Estaldura 85 urtera arte zabaltzen da.
-
- Dependentzia egoera, kontratazioa egin ondoren gertatutako istripu batek eragin badu, ez da gabealdirik izango.
- 3 urte, asegurua indarrean sartzen den unetik zenbatzen hasita, baldin eta dependentzia egoera dementzia batek edo gaixotasun neuropsikiatrikoak eragin badu.
- Urtebete, asegurua indarrean sartzen den unetik zenbatzen hasita, gainerako edozein kasutan.
Aseguruduna gabealdian dependentzia egoeran sartzen bada, une horretara arte ordaindutako prima guztiak itzuliko dira.
-
- Osasun-galdetegi zabala bete beharko da eta adinaren eta kontratatutako kapitalaren arabera, mediku-froga ezberdinak aurkeztu beharko dira.
- Galdetegirako beharrezkoak diren mediku-frogak aseguratzaileak egingo ditu.
-
Hilero, hiruhilero, seihilero edo urtero.
-
% 5eko deskontua eta % 10eko deskontu gehigarria IMQ osasun-asegurua edukitzeagatik.